XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristoren eskeintze orretan, gure bizia eta eriotzea, biak gelditzen dira argiturik.

Gure bizia Jainkoak, zeruko Aitak emana degu.

Eta ez digu eman asmo jakiñik gabe, ez gure gozamen utserako, ez nola nai galtzeko, ez ero-erorik igarotzeko, Jainkoari eta gizonentzat emateko baizik.

Aitagandik etorriak gera eta Aitagana goaz.

Ori siñistu eta jakiñik, eriotzeak ez gaitu bildurtu bear.

Aitarik aitenaren eskuetan gaude, eta antxe gelditzen gera.

Siñiste-gabekoak esan beza, antziñako pentsalari jentilarena: Bildurgarrietan bildurgarriena da eriotzea.

Kristau-siñistea duenarentzat oso bestea da eta berririk onenarekin dator: gure bizitza ta izatea ez dirala or bukatzen; ordu orretan Aitaren etxerako ateak irikitzen zaizkigula; aitaren eskuetan bizi izan geranok ez gerala aren besarte zoriongarritik aterako; antxe jarraituko degula betiko.

Oraingoz, gure gorputza, lurretik sortutako auts au lurrera itzuliko da bai, baiña, gorputza il orduko, anima, espiritua, eman digun Jainkoagana joango da, bere betiko etxera (Kohelet, 12, 5-7).

Ori zion antziñako jakitunak Liburu Santuetan.

Baiña animarentzat bakarrik ez da itxaropen ori.

Gorputzarentzat ere bai.

Egunen batez, Kristoren Pazko-misterio osoa gere egin bear degu, gorputz eta anima piztuz, Kristorenaren antzeko gorputz berria jantziz.

Noiz? Meza Santuan entzuten degunez, Kristok gure gorputz ezerezok bere gorputz argitsuaren antzeko biurtuko dituenean, azkenengo piztualdian.

Kristoren eriotzean bat egiñik bizi izan geranok, gorputz eta anima pizturik, Aren piztuerarekin bat egiñik bizi bear degu betiko.

Egunen batez, gure gorputz illarentzat ere esango dira Ebangelioko itzok: Ez billatu illen artean bizirik dana; ez dezute emen, piztua da.

Kristok irabazi eta emana degu itxaropen pozgarri au.

Orra zergatik kristau bakoitzaren illetetan Kristoren Pazkoa ospatzen degun: Kristoren eriotzea, piztuera eta Aitaganatzea.

Ez degu besterik gaurko illarentzat eskatzen: gure artetik joan danak Jainko Aitaren besartean izan dezala Kristo piztuaren betiko bizi berria.

Eta Pazko-misterioa emen aldare-gaiñean berritzean, beiñolako Makabear aiek baiño otoitz osasungarriagoa, eta opari bikaiñagoa degu kristauok: Kristo beraren otoitza eta oparia.

Zabal dezagun biotza osozko itxaropen eta uste onez.

Kristoren otoitzak eta bitartekotasunak ez dute uts emango; gure auleriak, bai, bear bada.

Gogora dezagun Makabearrekin gertatua.

Ustez, Israelgo seme zintzo leialak ziran; beren erria eta Jainkoa ez zuten ukatu nai eta itxuraz gogo ta biotz osoz jokatu zuten beren bizia erriaren eta Jainkoaren aldeko gudaldi artan; baiña, ixillean, etsaien jainko txiki batzuk berekin zeuzkaten.

Kristauok ere ez degu beti garbiegi jokatzen.